Inplantalariak 2021


Inplantalariak 2021

Inplantariak 2021 programan izena eman dezakezu!!

Autonomoei, ekintzaileei edo Euskadiko mikropymei zuzendua.

COVID-19 sortzen ari den egoera eta agintari eskudunek hartutako neurriak ikusita, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak, SPRIren bitartez, telelana aholkatu eta ezartzeko INPLANTALARIAK zerbitzua jarri du abian, autonomoen eta ETEen eskura.

Zerbitzu hori doakoa izango da, eta autonomoentzako eta enpresentzako aholkularitza-esperientzia handia duen teknologia-aholkulari talde batek emango du modu telematikoan.  

Aholkularitza eskaera  

INPLANTALARIAK zerbitzua eskatzeko, autonomoak edo ETEak SPRIko Bezeroarentzako Arreta Zerbitzura jo behar du, eta zerbitzuak zer arlotan jardun dezakeen azalduko dio, telelanaren bidez.

    Inskripzio inprimakia: Apunta zaitez
    Helbide elektronikoa: info@spri.eus
    Telefonoa: 902.702.142



Itzuli   |   Albiste gehiago

 

Logo CIME

ETXEBARRIKO UDAL
BERRIKUNTZA ZENTROA

separador

944 496 871
cime@cimenet.net

separador

Egetiaga Uribarri 1A
48450 Etxebarri


Cime | Prestakuntza | Autoikaskuntza | Zerbitzu gehiago | Lankidetza | Estekak