Zientziaren Astea Europan dagoen zientzia-zabalkundearen ekitaldirik nagusienetakoa da. Zientziaren sustapen eta zabalkunde jarduerak biltzen dituen bilgunea.

Aurten ere Etxebarriko Udalak, Berrikuntzaren Plan Estrategikoaren baitan eta Innpulso Sarearen kide gisa, ekitaldiarekin bat egiten du, Etxebarrin Zientziaren eta Berrikuntzaren Astearen 6. Edizioa antolatuz.

Etxebarriko Zientziaren eta Berrikuntzaren Astea hiritarrak ezagutzera hurbiltzeko aukera ezin hobeago bat da, lehen pertsonan biziz eta parte-hartuz, eta ondorioz zientziaren eta gizartearen artean harreman bat bideratuz.

Liluratu zientzia-ezagutzarekin eta aurrerapen teknologikoarekin. Hurbildu eta probatu, jolastu, harritu, pentsatu, gozatu, sortu eta dibertitu...






Cime | Prestakuntza | Autoikaskuntza | Zerbitzu gehiago | Lankidetza | Estekak