Gune honetan Internet-konexioa duten ordenagailuak daude. Baina horretaz gain, zerbitzu honetako langile prestuei esker teknologia berrien inguruko orientabidea, informazioa eta aholkularitza jaso dezakezue. Antolatu zure ikasketa %100ean prestatutako gune honetan.
Balio anitzeko zerbitzu hau gero eta norbanako eta talde gehiagok erabiltzen dute, ez bakarrik ikasteko edo bilaketak egiteko, baita ere sare sozialetan beraien profilak edo blogak martxan jartzeko. Sarearen bitartez pertsona edo tresna gehiago ezagutzeko, hobetzeko eta hazteko aukerak.
Dokumentuak digitalizatzea eta/edo eskaneatzea eta fotokopiak egitea Cimen egunero eskura dituzun zerbitzurik erabilgarrienak dira.
Gure helburua zerbitzu hau Etxebarriko herritar, elkarte, enpresa eta merkatari guztiei ahalbidetzea da.
Zentroan hau dugu:
ETXEBARRIKO UDAL |
![]() |
944 496 871 |
![]() |
Egetiaga Uribarri 1A |