IV Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astea

Programazioa

Charla

Gauzen Interneta
Gaur egun, gustu guztietarako gailuak ditugu: smartwatch, smart TV, droneak, auto adimendunak... Ezagutzen genituen gailu askok bilakaera izan dute: orain Internetera konektatu daitezke eta funtzionalitateak biderkatu dituzte. Horrek guztiak, azken urteotan bultzatu dute Gauzen Interneta, terminoa oraindik ezezaguna izan arren.

  • Hizlaria: KzGunea.
  • Publikoa: Pertsona guztiei.
  • Lekua: Cime (CimeLab).

 

Charla

Materialen berrikuntza eta etorkizun iraunkorrerako eboluzioa
Aro digitalean" materialek ere garrantzia dute etorkizun iraunkorrerako bilakaeran. Nolakoak izango dira etorkizuneko materialak? Zein da materialek ingurumenean duten eragina? Material onak eta txarrak?

  • Hizlaria: Pablo Corengia, Director de Área Materiales & Procesos (Tecnalia).
  • Publikoa: 14-17 urte bitarteko gazteak.
  • Lekua: Kultur Etxea.

 

Bizitaldi gidatua

Etxebarriko Arcelor Mittaleko instalazioetara bisita gidatuak
Bisita gidatua ArcelorMittal Etxebarriko ekoizpen instalazioetara. Aurretik fabrika eta ArcelorMittal taldeari buruzko hitzaldia egongo da eta bideo korporatiboa ikusi ahal izango da.

  • Iraupena: 2h.
  • Publikoa: Pertsona guztiei.
  • Lekua: Arcelor Mittal Etxebarri.

 

Zientzia tabernetan (Dibulgazio saioa zerbait hartzen)

Blockchain eta Bitcoin-i buruz ez dakizuna eta galdetzera ausartu ez zarena
Blockchain da XXI. Mendeko teknologia disruptiboetako bat da. Deszentralizazioa bere onurarik garrantzitsuenetariko bat da eta baikorrenek defendatzen dute korporazio handien beharretik askatuko gaituela. Dudarik gabe, geratzeko eta datuetan oinarritutako tresnak eraldatzeko etorri da. Hitzaldi honetan Blockchain-ek, Bitcoin-ek nola funtzionatzen duten eta zifraketaren atzean dagoen matematikak ze paper jokatzen duen ikusiko dugu.

  • Hizlaria: Imanol García de Beristain (Basque Center for Applied Mathematics).
  • Publikoa: Pertsona guztiei.
  • Lekua: Ortzi Taberna.

 

Taller

Show Cooking (Dani Garcia – Restaurante Aboiz)
Sukaldaritza zuzenean , ikusleak sukaldariarekin batera elkarlanean parte-hartuz.
• Txokolatezko polboroiak (maltodextrina).
• Anana kolatua (aparra, esferifikazioak, izotz lehorra).
• Limon Pie (Harri eferbeszentea, esferifikazioak, airea).
• Gelifikatzaileak eta loditzaileak (Agaragar, Xantana, Gellan…).
Sukaldaritza ikuskizuna amaitutakoan, ikusleek platerrak dastatu ahal izango dituzte.

  • Iraupena: Aprox. 90 min.
  • Publikoa: Pertsona guztiei.
  • Lekua: Udaletxeko plazan.

 

Tailerra

Turukutupa (Música, creatividad, reciclaje)
BIRZIKLATUTAKO MATERIALEKIN MUSIKA TRESNAK ERAIKITZEKO TAILERRAK, zaborrari bigarren erabilera bat emateko eta honen bidez, gure kontsumo ohiturak berrikusi eta ingurumena zaintzeko beste ikuspuntu bat emateko.
Partehartzaileen adin eta espazio ezberdinei moldatutako tailerrak dira, non material ezberdinen akustika erakusten dugun, eta nola haiekin mota askotako musika tresnak eraiki (haizezkoak , perkusiozkoak edota sokazkoak).
Ekintza, bi musikarik egindako kontzertu pedagogikoarekin bukatuko da, bertan mota askotako musika estiloak ezagutzeko bidai musikala egiteko aukera izango dugu: afro- latindar musikatik hip-hopera, handik musika garaikidera, etabar. (REZIKLANTES).

  • Iraupena: Aprox. 90 min. Kontzertua (Aprox. 60 min.)
  • Publikoa: Umeei.
  • Lekua: Udaletxeko plazan

 

Erakusketa

9D SIMULADOREAK
Soinu eta mugimendu sistema integratua duten simulagailuak, esperientzia sinesgarriago bihurtzeko eta bideoan erabateko murgiltzea lortzeko. Kapsulekin batera, 9 dimentsioko errealitate birtualeko betaurrekoek 360 graduko mugimendu sentsazioa eskaintzen dute, izan ere, mugimendu sentsorearekin irudia sinkronizatzen da eta erabiltzailearen ikusmenaren norabidearen arabera aldatzen da.

3D INPRIMAGAILUAK
3D inprimagailua, 3D diseinuak errepikatzeko gai den makina da, ordenagailuarekin egindako diseinu batetik pieza edo modelo bolumetrikoak sortzeko.

ZIENTZIA GAZTEENTZAT (Bizilabe)
Bizilabe 10 eta 19 urte bitarteko gazteei zuzendutako ikerketa zentroa da, eta bertan beren sormena garatzeko eta ikerketak egiteko lan egiten dute. Haurrak eta nerabeak bere kabuz teoriak eta esperimentuak garatzera animatzen dira, zientzia eta teknologian ilusioa pizteko eta abentura zientifikoetan murgiltzeko asmoz.

MICRO:BIT (EFaber)
Micro:bit-arekin lehenengo kontaktu bat izateko pentsatuta dago. Bertan, parte hartzaileek dispositibo honek eskaintzen dituen aukera ezberdinak probatu ahal izango dituzte. Micro: bit-a Python-ekin programatuko dugu, programatzen ikasteko erabiltzen den programazio hizkuntza oso ezaguna.

ROBOTIKA - IKUSKIZUNA
Markel Ontañón eta Lander Seco etxebarritarren, Bizkaiko World Wot Olympiad (WRO) irabazleen eskutik.

  • Lekua: Udaletxeko plaza / Carpa.

 

Bisita

Ezagutu eta gozatu Etxebarriko lorategi ekologikoetan (Equinoccio)
Baratzeetan polinizatzaileak eta fauna onuragarria zeintzuk diren eta teknika ekologikoak eta ingurumena errespetatzen duten teknikak erabiltzeak dituen abantailak ezagutuko ditugu.

  • Hizlaria: Begoña Valcárcel Abellán.
  • Publikoa: Publikoa orokorrean, familiak.
  • Lekua: Etxebarriko hiri-ortuak.



Itzuli   |   Proiektu gehiago

 

Logo CIME

ETXEBARRIKO UDAL
BERRIKUNTZA ZENTROA

separador

944 496 871
cime@cimenet.net

separador

Egetiaga Uribarri 1A
48450 Etxebarri


Cime | Prestakuntza | Autoikaskuntza | Zerbitzu gehiago | Lankidetza | Estekak