ETE eta Ideia berritzaileen IV. Lehiaketa

Ebazpena

Etxebarriko Udalak “Aldaleku Inklusiboak” izeneko ideia berritzailea jarri du martxan INNPULSO EMPRENDE ekimenaren bidez udalerria ordezkatzeko: IV. ALKATE ETA ALKATESEN TOPAKETA BERRIKUNTZAREKIN Red Innpulsoren ekimena (Zientziaren eta Berrikuntzaren aldeko Sarea) datorren urriaren 1ean ospatuko da La Nave ( Madrid) South Summit azokaren baitan.

Saioa Santana Marian Andrés eta Eriz Delgado izan dira IV. Etxebarriko Ideia Berritzaileen Pymeen Lehiaketan eta berauek lagunduko dute Loren Oliva Alkatea bertara haien ideia aurkeztera.

Joan den iraialaren 10ean epaimahaia hautagai-zerrenda entregatu ondoren elkartu zen eta ahobatez “Aldaleku Inklusiboak” izenekoa aukeratu zuten berritzaileena izendatuz. Ideia honen helburua aldaleku inklusiboak fabrikatzea eta komerzializatzea da (AI) behar garrantzitsuak dituzten pertsonentzat.

Ebaluazio- batzordearen erabakiak jasotzen du proiektuaren izaera berritzailea, izan ere produktuaren garapen propioa agerian uzten baitu eta gizarte-erronka desberdinekin zuzenean lotuta dago. Ideia honek tokiko jarduera ekonomikoa dinamizatzen du bizigarritasunaren eta mugikortasunaren hobekuntzari lotuta. Horretaz gain, onuradun nagusiak laguntza-maila altuko beharrek eragindako pertsonak edo emnpekotasun handia dutenak dira ( kognitiboa, motriza, funtzionala…).

Sari gisa, pertsona talde honek aukera izango du Red Innpulso sarea osatzen duten hirietako ekintzaile berritzailerik onenekin kontaktatzeko. Guztira 1.500,00€ ko konpentsazio ekonomikoa jasoko dute proiektua exekutatzeko gastuak estaltzeko baita komunikaziorako ere, izan ere Red Innpulso eta Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitateak izeneko Ministerioak ikusgarri bihurtuko ditu aukeratutako enpresak komunikabideen aurrean baita Sare Sozialetan ere.

Era berean, batzorde ebaluatzaileak Ikhazi ideiaren parte-hartzea ere azpimarratu du , ikaskuntza ekimen berritzailea , bizitza aniztasunean oinarritua eta zenbait baliorekin lotua hiritar mota desberdinen beharrei erantzuteko.

Etxebarriko Udalak lehiakide guztiei eskerrak ematen dizkie IV.Etxebarri 2019ko Pyme eta Ideia Berritzaile Lehiaketan parte hartzeagatik
 



Itzuli   |   Proiektu gehiago

 

Logo CIME

ETXEBARRIKO UDAL
BERRIKUNTZA ZENTROA

separador

944 496 871
cime@cimenet.net

separador

Egetiaga Uribarri 1A
48450 Etxebarri


Cime | Prestakuntza | Autoikaskuntza | Zerbitzu gehiago | Lankidetza | Estekak