Robotika eta Zientzia Udalekuak 2019

Taldea 8 etik 10 urtera

Deskribapena

Parte- hartzaileek erronka ezberdinei aurre egin beharko diete beren irudimena proban jartzeko eta mekanikari, programazioari eta elektronikari lotutako kontzeptuak ikasiko dituzte.

Muntatze sistemaren eta robotikaren oinarriak aurkeztuko ditugu. Baita kontzeptu zientifiko ezberdinak ikasteko aukera izango dugu: grabitatearen, energia, indarra, etab.

Helburua

  • Robotics Dream bidez robotak eraiki eta programatu.
  • Robotak programatzen eta diseinatzen ikastea Lego Wedo 2.0-kin sortuak.
  • Zerotik Mbots bat eraikitzea, non Robot autonomo baten zati guztiak ikusteko aukera izango duten.
  • Edison Robota: mugimenduak, soinuak, Edisonen arteko mezu pasabidea.
  • Bere eraikuntza/ibilbidea sortzea “Tximeleta Efekturako” Lego wedo/lego askearekin.
  • Bideo-jokoak programatzea Tynker edo Scratch 3.0-rekin (Astero joku ezberdina proposatuko da gelaren mailaren arabera).
  • Kode-hizkuntza Python edo JavaScript-en bidez lehenengo pausuak ematen ikastea CodeCombat tresnarekin.
  • Programazio erronka ezberdinak egitea ToxiCode tresnarekin.
  • Escape Rooms hezigarrien esperientziaz gozatzea, ebatzi beharreko froga ezberdinekin.
  • 3D diseinua eta inprimazioa Tinkercard erramintarekin.
  • Kahoots-ak sortzen ikasiko dute- Modu ezin hobea gela gamifikatzeko.
  • Robot PINTOR baten sorkuntza.
  • Beren 3D mundua sortuko dute Minecraftekin.

Metodologia

  • Teoriko-praktikoko sarrera motza robotika-programazioaren inguruan.
  • Yinkana Robotiko bat sortuko dute robots ezberdinekin, guztion artean “ tximeleta efektua “ sortuz.

Formazio-edukia

Asteko programazioa deskargatu

Iraupena

20 ordu/Txanda
 



Itzuli   |   Proiektu gehiago

 

Logo CIME

ETXEBARRIKO UDAL
BERRIKUNTZA ZENTROA

separador

944 496 871
cime@cimenet.net

separador

Egetiaga Uribarri 1A
48450 Etxebarri


Cime | Prestakuntza | Autoikaskuntza | Zerbitzu gehiago | Lankidetza | Estekak