Etxebarriko X Erakusleihoen Lehiaketa

Oinarriak

Ondoen apaindutako LOKALA ETA ERAKUSLEIHOA sarituko dira, irizpide artistiko, tekniko eta komertzialetan oinarrituta.

1.- NORI ZUZENDUA: Etxebarriko merkataritza-establezimendu guztiei.

2.- PARTE-HARTZE BALDINTZAK: Erakusketa egunetan zehar, erakusleihoak 20:00etara arte argituta egon beharko dira. Erakusleiho eta lokal guztiek beraien parte-hartzea ziurtatu beharko dute, Antolatzaileek emandako bereizgarria, ageriko leku batean kokatuz. Establezimendu parte-hartzaileren batek egiaztagiri hori jartzen ez badu edo berau ikusteko zailtasunak jartzen baditu berariaz, lehiaketatik kanpo geratuko da.

3.- BALORAZIOA: Dekorazio-proiektu bakoitzak originala izan beharko du eta oinarrizko kalitate irizpideak bete beharko ditu:

Mezuen eta irudiaren eraginkortasuna.
Sormena.
Argiztapen teknikoa.
Produktuaren ikusizko kontrastea.
Gauzatze eta akaberaren teknika.
Halaber, erakusleihoaren erakusketan merkatariak agertutako sormengaitasuna bera ere baloratuko du.

Etxebarriko Erakusleiho eta Lokalen XI. Lehiaketan parte-hartzeko, ezinbestekoa da oinarri hauek inplizituki onartzea.



Itzuli   |   Proiektu gehiago

 

Logo CIME

ETXEBARRIKO UDAL
BERRIKUNTZA ZENTROA

separador

944 496 871
cime@cimenet.net

separador

Egetiaga Uribarri 1A
48450 Etxebarri


Cime | Prestakuntza | Autoikaskuntza | Zerbitzu gehiago | Lankidetza | Estekak