Etxebarriko II. ETE berritzaile lehiaketaren ebazpena.
INNPULSO Sareko Ekintzaileen eta ETE berritzaileen II. Topagunean parte-hartzeko Etxebarriko ETE berritzaileen hautagaien aurkezpenerako epea. Topagunea denboragutxi barrunegingo da Madrilen eta bertara sarea osatzen duten 61 udaletxetako alkateak joango dira.
Behin epea bukatua, Ebaluazio eta Hautapen Batzorde Teknikoak hainbat atal hartu zituen kontuan: proposamenen sormena eta berrikuntza, ETEn talde berritzailea, eta EBren Esparru-Programa Horizonte 2020aren araberako Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Estrategia Espainiarra 2013-2020an jasotako Gizartearen erronkekin bat egitea.
Halaber, “Hiri Adimenduen” esparruan garatutako proiektuak bereziki kontuan hartu dira. Proiektu horiek hirientzat eta biztanleentzat onurak dakartzate, eta Tokiko Administrazioek eskuratu eta erabili ditzakete inguruan izan dezaketen talkagatik eta tokiko jarduera ekonomikoaren gaineko ustezko eragin dinamizatzailearengatik.
Azkenik, OSASUNA MUGIMENDUA KONTROLA, S.L. izeneko ETE berritzailea izan zen aukeratua, proiektu honek gizarte hau osatzen dugunon bizitza kalitatea hobetu eta luzatzea helburu duena, horretarako jarduera fisikoa pertsonen beharretara egokitzen du, batipat helduengan, adinekoengan eta gaixo kronikoengan arreta jarririk.
Sari gisa OSASUNA MUGIMENDUA KONTROLA, S.L. ETEak INNPULSO Sarea osatzen duten hirietako ekintzaile-berritzaile onenekin harremantzeko aukera izango dute, hirien eta adimen-ekintzaileen arteko bilgunea sortuz. INNPULSO Sareak eta Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak, hautatutako enpresak komunikabideetan eta Sare Sozialetan bereziki ikusgai jarriko dituzte.
ETXEBARRIKO UDAL |
![]() |
944 496 871 |
![]() |
Egetiaga Uribarri 1A |