i-TREASURE proiektua

I-Treasure azkeneko konferentzia

2015eko urriaren 21ean burutu zen Zamudion adinekoek IKTak erabiliz ikastetarako metodologia berritzaileei buruzko biltzarra.

"i-Treasure: Altxorraren bila Internet bidez, adinekoei ikaskuntza erakargarriagoa egiten" proiektuaren barnean antolatu zen biltzarra, eta i-Treasure plataforma aurkeztu genuen: trebetasun digitalak ikasteko adinekoentzako plataforma. Gai giltzarri batzuk ere landu ziren, hala nola IKTak ikasteko metodologia berritzaileak erabiltzean adinekoei sortzen zaizkien aukerak, erronkak eta aldaketak.

Etengabeko Ikaskuntzaren prozesuan esku hartzen duten Europa osoko profesionalak, ikertzaileak eta trebatzaileak bildu ziren, eta IKT trebatzaile, adineko ikasle eta zale guztiei zuzendua egon zen.

Ekitaldi hau bereziki garrantzitsua izan zen helduentzako IKTen trebakuntzan dihardutenentzat, eta baliagarria izan da ikaskuntza-ingurune berritzaile hori ezagutzeko eta gaur egungo gizartean teknologiek adinekoengan duten eragina hobeto ulertzeko.

Biltzarrean, aurkezpen motibatzaileak eta interaktiboak egin zituzten profesional eskarmentudunek, saio paraleloak egon dira eta lantegi praktikoak, non parte-hartzaileek i-Treasure plataforma erabiltzeko aukera izan zuten.



Itzuli   |   Proiektu gehiago

 

Logo CIME

ETXEBARRIKO UDAL
BERRIKUNTZA ZENTROA

separador

944 496 871
cime@cimenet.net

separador

Egetiaga Uribarri 1A
48450 Etxebarri


Cime | Prestakuntza | Autoikaskuntza | Zerbitzu gehiago | Lankidetza | Estekak