Merkataritza eta Enpresa: Aukerak

Merkataritza eta enpresa jarduera sustatzea.

Astelehenean, azaroak 18, Legizamon Jauregian “Merkataritza eta Enpresa, Aukerak” izeneko aurkezpena egin zen. Helburua merkataritza eta enpresa jarduera sustatzen laguntzeko baliabideak partekatu eta hedatzea izan da.

Udalak eta Eusko Jaurlaritzaren Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun Sailak antolatu zuten ekitaldia, eta udalerriko denda eta enpresa askotako ordezkariak bertaratu ziren.

Merkataritzaren sektoreko profesionalen, arduradun publikoen eta udalerrian lan egiten duten dendari eta zerbitzu enpresen Elkartearen arteko topaketa izan zen. 

Loren Oliva Etxebarriko alkateak eman zion hasiera ekitaldiari, kolaborazio-ekimenen berri eta Udalak kontrataziorako ematen dituen laguntzei buruzko azalpenak emanez. Nabarmendu zuen tokiko merkataritzak duen garrantzia eta udalerrian merkataritza dinamizatu eta enplegua sustatzeko helburua dagoela.

Cristina Caviak, Merkataritzaren Dinamizaziorako eskualdeko Bulegoko kideak (ODC), proiektu, jarduera eta diru-laguntzei buruzko informazioa eman zuen.

Marian Matak, Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako kideak (SPRI), bere aldetik, Eusko Jaurlaritzak euskal enpresa-sarearen eskura jartzen dituen laguntza, ekimen eta ildo estrategikoei buruz hitz egin zuen.

Amaitzeko, kafea hartu zuten eta bertaratutakoek hizlariekin hitz egin eta iritziak partekatzeko aukera izan zuten.

Etxebarriko Udalak udalerriko denda eta enpresei laguntzeko balio dezaketen ekimen mota guztien aldeko apustua egiteko bidean jarraitzen du.



Itzuli   |   Proiektu gehiago

 

Logo CIME

ETXEBARRIKO UDAL
BERRIKUNTZA ZENTROA

separador

944 496 871
cime@cimenet.net

separador

Egetiaga Uribarri 1A
48450 Etxebarri


Cime | Prestakuntza | Autoikaskuntza | Zerbitzu gehiago | Lankidetza | Estekak