II Zientzia Astea

Zer da?

Zientziaren Astea Europan dagoen zientzia-zabalkundearen ekitaldirik nagusienetakoa da. Zientziaren sustapen eta zabalkunde jarduerak biltzen dituen bilgunea.

Aurten ere Etxebarriko Udalak, Berrikuntzaren Plan Estrategikoaren baitan eta Innpulso Sarearen kide gisa, ekitaldiarekin bat egiten du, Etxebarrin Zientziaren eta Berrikuntzaren Astearen 2. Edizioa antolatuz.

Etxebarriko Zientziaren eta Berrikuntzaren Astea hiritarrak ezagutzara hurbiltzeko aukera ezin hobeago bat da, lehen pertsonan biziz eta parte-hartuz, eta ondorioz zientziaren eta gizartearen artean harreman bat bideratuz.

Liluratu zientzia-ezagutzarekin eta aurrerapen teknologikoarekin. Hurbildu eta probatu, jolastu, harritu, pentsatu, gozatu, sortu eta dibertitu…

Hau da, zientziari lotutako aste bat; tailerrekin, esperimentuekin, hitzaldiekin; eta robotekin, osasunarekin, espazioaren esplorazioarekin eta abarrekin erlazionatutako ezustekoekin.

 


 

Helburua

Ekimen honen helburua Zientzia eta Teknologia Etxebarriko herritarrengana hurbiltzea eta, gure bizitza epe motzean eta luzean hobetu asmoz, Berrikuntzaren esparruan udalerrian egindakoak ezagutaraztea.

Zientzia-Astea.pdf  Zientzia-Astea.pdf


Itzuli   |   Proiektu gehiago

 

Logo CIME

ETXEBARRIKO UDAL
BERRIKUNTZA ZENTROA

separador

944 496 871
cime@cimenet.net

separador

Egetiaga Uribarri 1A
48450 Etxebarri


Cime | Prestakuntza | Autoikaskuntza | Zerbitzu gehiago | Lankidetza | Estekak