Nerbioi-Ibaizabal enplegu-anezka berria

Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko 25 gazteei zuzendutako enplegu-anezka berria.

Nerbioi-Ibaizabal eskualdean langabezian aurkitzen diren 25 gazteei (18 eta 34 urte bitartekoak) Enplegu-anezka berri bat jasoko da, ekainetik eta irailera garatuko dena.

Bizkaiko Foru Aldundiak Arrigorriaga aukeratu du Nerbioi-Ibaizabal eskualdean enplegu-anezkaren egoitza izateko. Ekainean hasi eta abenduan amaituko da eta langabezian dauden 18 eta 34 urte bitarteko 25 gazteri zuzenduta dago.

Ekimena Bizkaiko Foru Aldundiak (DEMA Enpresa Garapenaren bidez) Santa María la Real fundazioarekin eta Telefónica fundazioarekin izandako lankidetzaren emaitza da, eta Europako Gizarte Funtsak finantzatzen lagundu du. Hain zuzen ere, horiek erabaki dute Arrigorriaga ekimena egiteko egokia dela, bai geografikoki kokatuta dagoen tokiagatik, bai baliabide materialengatik, baina, batik bat, enplegua sustatzeko programen esparruan oro har duen ibilbideagatik eta antzeko proiektuetan duen esperientziagatik.Anezka hori abian jarri da eta laster hasiko diren beste hiru anezkekin batera zazpi izango dira aurtengo lehen sei hilabeteetan Bizkaian abian jarriko diren mota horretako ekimenak.

Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko anezka osatuko duten 25 gazteek orientatzaile baten laguntza izango dute; hark tresna berriak emango dizkie eta aholkua eskainiko die, besteak beste, lanbide-gaitasunak sendotzeko, enplegagarritasuna hobetzeko eta gizarteratzeko zein laneratzeko beste aukera batzuk izateko.



Itzuli   |   Proiektu gehiago

 

Logo CIME

ETXEBARRIKO UDAL
BERRIKUNTZA ZENTROA

separador

944 496 871
cime@cimenet.net

separador

Egetiaga Uribarri 1A
48450 Etxebarri


Cime | Prestakuntza | Autoikaskuntza | Zerbitzu gehiago | Lankidetza | Estekak