Inplantalariak - doako Programa / Zerbitzua


Inplantalariak - doako Programa / Zerbitzua

“Inplantalariak – Aholkulari teknologikoak” dohako zerbitzuak gai berriak aurkezten ditu mikroenpresa, autonomo eta ekintzaileen lehiakortasuna hobetzeko, efizientzia areagotzeko, bezeroekiko eskuragarriago egoteko eta ziberseguruagoa izateko.

7000 enpresa baino gehiagok jaso dute jada SPRI – Inplantalariak “aholkulari teknologiko”en eskutik antolatzen den eta neurrira egindako aholkularitza teknologikoa. Dohako zerbitzu hau jaso duten enpresen %35ak salmentak areagotu dituztela eta %55ak denbora eta dirua aurrezten dutela barne kudeaketa hobetu dutelako diote. Orokorrean bezeroarekiko zerbitzua hobetu dutela eta pareko enpresekin alderatuz lehiakorrago bilatu direla nabari izan dute.

Dakizuenez aholkulari taldeak gai teknologiko desberdinak tailer moduan aurkeztu izan dituzte. Tailer teknologiko hauek mikroenpresa, autonomo eta ekintzaileez osatutako talde murriztuei irakasten zaizkie. Tailer bakoitzean gai konkretu bati buruz irakasten da, hala nola, Zibersegurtasuna, Kudeaketa eraginkorra, Sustapen aktiboa interneten, Gailu mugikorren erabilera trebeagoa eta Fakturazio elektronikoa.

2020 urtetik aurrera Automatizazioari buruzko tailer berri bat eskuragarri eukiko dugu, non mikroenpresei persona baten zaintza behar ez duten eta etengabe errepikatzen diren zereginak nola automatizatu irakatsiko zaizkien. Modu hontan, naiz denbora aurrezpena naiz bezeroekiko arreta zein negozioa bera hobetzea lortuko dute.

Era berean, Errealitate birtuala edota 3D inprimaketa bidezko fabrikazio aditiboa eta beste teknologia berri batzuk erakusteko tailer bat izango dugu eskuragarri.

+ Info



Itzuli   |   Albiste gehiago

 

Logo CIME

ETXEBARRIKO UDAL
BERRIKUNTZA ZENTROA

separador

944 496 871
cime@cimenet.net

separador

Egetiaga Uribarri 1A
48450 Etxebarri


Cime | Prestakuntza | Autoikaskuntza | Zerbitzu gehiago | Lankidetza | Estekak