CIME zentroak INFORMATIKA IKASTAROAK EUSKARAZ zerbitzua ematen du. Prestakuntza honetara sartzeko, baldintza bakarra Etxebarrikoa izatea eta gutxienez 12 urte edukitzea.
Ikastaro hauen asmoa, informatika eta euskara talde guztiengana hurbiltzea da. Horretarako, ikastaro hau Udalerriko Euskara sailak diruz laguntzen du.
Izena emateko Informatika zentrora edo euskaltegira jo eta beharrezko informazio guztia emango dizuegu.
Hemen, bertan dagoen eskaera orriarekin ere egin dezakezue inskripzioa.