|
IT Txartelak, Informazio Teknologietan oinarrizko konpetentzia ziurtagiri sistema da; hainbat edukitan dauzkazun ezagutzak egiaztatuz: oinarrizko Internet, Internet Aurreratua, Sistema Operatiboak, testu prozesatzaileak, kalkulu orriak, datu baseak, aurkezpenak, Linux eta Open Office. Ez da informatikako profesionalen titulazio espezifikoa baizik eta pertsona batek Informazioaren Sozietatean lan eta bizitzeko behar dituen konpetentziak egiaztatzea.
Ziurtagiri hau eskuratu nahi baduzu, 16 urtetik gora izan behar dituzu eta Euskal Autonomia Erkidegoan bizi eta ESI Europako Software Institutuak homologatutako azterketa bat egin (ESI), KZ Guneak bezala (CIME eraikinean dagoena), Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza zentroak, Unibertsitateak eta abar, aldez aurretik egiaztatutako pertsona batek ikuskatuta. Informazio gehiago www.eeuskadi.net.
|