KZ Gunea ikastaroak |
|||||
|
Oinarrizko Ikastaroak:
Oinarrizko Internet KZGunea: 20 ordu. Internet, PC, nabigatzea, bilatzaileak, posta elektronikoa eta horrelakoak ezagutzea. Emaweb: 20 ordu. Aurrekoa bezala baina emakumeari zuzendutako web orriak. Nagusiweb: 10 ordu. Hirugarren Adinekoentzako internet ikastaroa. Jardunaldiak: 1-4 ordu bitartekoak eta ON-LINE (ordutegi gabe) egin daitezke. (1-4 ordu bitarteko) ikastaroak tutore presentziala eta ordutegi zehatza izanik. Kontsumo eskola: Ez dira KZ zentroan ematen baina izen-ematea bertan egiten da. Bilboko kontsumo eskolan ematen dira euskaraz eta gazteleraz eta kontsumitzaile eta internetekin lotutako gaiak izaten dira. Erabiltzaile aktiboak: Udalerriko elkarteei zuzenduta, web orri bat garatu eta egiteko. Boga: Erreminta hau erabili daiteke euskara ikasteko, euskaltegiek emandako pasahitzarekin. BOGA erabiltzeko, zentroko erabiltzailea izan behar duzu eta izen-emate orria bete. Prestakuntza: Partikularrentzat edo enpresa txikientzat ikastaro aurreratuak eta enpresa mundura zuzenduta. |
|||||



