Prentsa-ohar albisteak |
|||||
|
CIME, informatika guztiontzak Etxebarrin
VECINOS DEL ALTO NERVIÓN egunkarian, 1998ko otsailaren 27an. Informatika denon eskura, hori da Etxebarriko CIME zentroaren helburuetariko bat. Hamarkada honen erdialdean sortu zen, eta horrez gain, ikasleak lan-munduan sartzeko aukerak eskaini nahi ditu. "Zure neurrira ikasi bulegoko informatika aurreratua", izango litzateke Etxebarriko Informatika eta Mikroelektronika Zentroaren filosofia (CIME); denen eskura jartzen du ordenadoreak eta azkeneko programak erabiltzeko aukera, eta prezio eskuragarrietan herritar guztientzat. CIME hamarkada honen erdialdean sortu zen gizarte ekimen baten bidez, Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Sozietatea (ISES). Programa amaitzean, udalak ideiarekin segitzeko asmoa zuen eta zentro hau sortu zuen informatika hurbiltzeko Etxebarri eta eskualdeko herritarrei. Lokalean informatikako hasiera ikastaroak ematen dira; Windows 95 sistema operatiboa eta beste batzuk ikasleek euren ikasketekin segitzeko, merkatuan dauden ohiko programak: Windows, Office 97, Lotus Smartsuite, Visual Basic, Corel Draw, tartean. Era berean, ikastaro berriak eskaintzea aztertzen ari gara, adibidez web orriak diseinatzea -Frontpage- eta hizkuntza ezberdinetako programazioak. Internet beste proiektu bat da. Oraindik, sarearen erabilera posta elektronikorako baino ez da egiten. Helbidea: cime97@arrakis.es; telefonoa 944496871. CIMEren asmoa, informatikako begiralea den Manu Gonzálezen esanetan, Etxebarri eta eskualdeko eskaerari erantzutea da. "Prestakuntza lana egiten dugu; lana bilatzean edota oposizioak egitean eskatzen dituzten programak emanez. Era berean, autoikaskuntza aukera ere ematen dugu". Denontzat zabalik CIME ez da Etxebarriko biztanleentzat bakarrik nahiz eta horiek abantaila bat izan ikastaroen ordainketan -3.500 pezeta eta ez 5.000 kanpokoek ordaintzen duten bezala-. 1.998an ia 100 erabiltzaile baliatu ziren autoikaskuntzaz eta iaz 500 pertsonek aprobetxatu zituzten zentroko aukerak ikastaro bidez edo euren kabuz, programak ikasiz. Horretarako, urteko ia 14 milioi ditu, Etxebarriko Udalak guztiaren %55 eskaintzen du eta Europako Gizarte Funtsak %45. Aurrekontua, gelak atontzeko behar den hardwarentzat da: 14 ordenadore Pentium 166 32 RAM megakoak ikastaro gelan, beste batzuk 486, 100 eta 150 megaherzioko abiadurarekin autoikaskuntzarako eta IBM ordenadore zahar batzuk mekanografia praktikak egiteko eta programazioa eta beharrezko software erabiltzaileek programen azken bertsioak izateko. Hala ere, inbertitutako dirua, Pedro Lobato, Etxebarriko alkatearentzat, "pozik gaude inbertsio honekin eta beharrezkoa den bitartean mantentzeko asmoa dugu", baina CIME finantzatzean, inguruko udaletxeen partehartze faltaz kexatzen da; horregatik, Etxebarrikoak ez diren herritarrek gehiago ordaindu behar dute. |
|||||



